Estatu Batuak, Euskal Selekzioak eta Espainiak hurrengo faserako txartela ziurtatu dute

Sorozabal anaiek gorriak eta bi pasa dituzte Espainia mendean hartzeko, ia bi orduko partida jokatuz. Emakumezkoetan, Euskal Selekzioak eta Espainiak jokatuko dute finala, hurrenez hurren, Frantzia eta Mexiko mendean hartu ostean.

Nazioen Ligako hirugarren jardunaldia, baina Espainiako mutilentzako lehendabiziko partida. Aurrean Estatu Batuak. Hau da, izenak jartzearren, Johan eta Gorka Sorozabal, Erik Mendizabal eta Gorka Mugartegi Atainen kontra. Lehen joko ezin berdinduagoa jokatu zuten, 1-1 izan ezik, gainontzeko tanto guztietan berdinketa izan zen. Zati handienean Sorozabal anaiak aurretik, baina azkenerako baita espainiarrak ere. 14-14koarekin Mendizabalen horma bikoa txapapera joan zen. Lehen jokoa ihes egitearen amorruarekin gogotsu atera ziren Espainiako Selekzioko kideak, 3-8 aurreratuz. Orain estatubatuarrak zeuden nahi eta ezin, ezinean batez ere Mendizabal jokoan sartzen zenean, Atainek ez zuelako hutsik egiten. 9-15 eta Nazioen Ligako bigarren hirugarren seta. Partidak ez zuen etenik, kolpe bakoitzak erantzuna zuen. Hain zuzen ere, lehiak ezin zuen beste amaierarik izan: 9-9 eta azken tantoa Sorozabal anaientzat. Orain arteko partidarik lehiatuena, luzeena eta gogorrena, ia bi ordu. Estatu Batuakek A multzoko lehen postua ziurtatu zuen garaipenarekin.

Emakumezkoetan, Espainiak bere hautagaitza sendotu nahi zuen eta Erika Mugartegi eta Arai Lejardi kantxaratu zituen berriro. Frantziarentzat, berriz, hirugarren eta azken partida zen eta aurrera egiteko aukerarik gabe, aldaketak egiten jarraitu zuten: Marie Laugie eta Romane Mercadiek jokatu zuten. 2-2 hasi baziren ere, berehala alde egin zuten markagailuan markina-xemeindarrek lehen jokoa 15-5 poltsikoratzeko. Bigarrenererako are eta tarte gutxiago utzi zuten ezusteetarako 9-1 aurreratuz, azkenerako 15-4.

Euskal Selekzioak ere Frantziaren aurka erakutsitako nagusitasuna berretsi nahi zuen, eta bide batez, finalerako txartela eskuratu. Estreinaldiarekin alderatuta aldaketak egin zituzten, Helena Barrenetxea eta Maialen Aldazabal sartuz. Mexikarrek, ordea, ez zuten horretarako tartetik bi puntista izanik bakarrik. Hirugarren lehia hiru egunetan haientzat. Hasieran batez ere nabaritu zitzaien, kosta zitzaien partidan sartzea eta konturatu orduko 7-0 zeuden atzetik. Hutsartearen ondoren errakzionatu bazuten ere, 15-7 euskaldunentzat lehen jokoa. Tania Mayorga eta Maria Fernanda Ballesterosek haien izaera atera zuten eta zaleen animoekin gehiago eta hobeto lehiatu zuten euskaldunek erabat ihes egiten ez hutsi amaiera arte: 15-10. Espainiak eta Euskal Selekzioak lehen postua izango dute jokoan asteazkeneko lehian, finalerako txartela ziurtatuta. Biak ziren finalerako hautagaiak eta ez dute hutsik egin.

Asteazkeneko partidak:

18:00etan Espainia-Mexiko
19:00etan Euskal Selekzioa-Espainia
20:00etan Euskal Selekzioa-Filipinak

Elkarbanatu