Finalen aurretik, ordea, brontzezko dominak erabaki beharra zeuden. Emakumezkoetan esan daiteke ezustekoa eman zela. Multzokako fasean Mexikok Frantziari hiru jokotan irabazi ostean, podiumerako partida erabakigarrian Frantziako Selekzioa atera zen garaile bi jokotan: 15-13 eta 15-9.
Gizonezkoetan bi aldaera desberdin ikusi ziren, Estatu Batuakek Sorozabal anaiekin errepikatu zuen bitartean, Espainiak Cosme Agirre eta Ruben Bailoren aldeko apustua egin zuen. Partida berdindua jokatu zuten, Johanen erremateek erabaki zuten lehia: 15-10 eta 15-7.
Horrenbestez, Frantziak eta Estatu Batuakek poltsikoratu dituzte Nazioen Ligako hirugarren postuak.

